Gizartea -

Iban Zaldua berrogeialdia

Iban Zaldua: "Mundu aldaketaren perspektiba hartzea kostatzen ari zait oraintxe".

Literaturia egin behar zen asteburuan heldu diogu egin ez den azokaren leloari "atea, hitza da giltza" -ri tiraka, gaitzaz, irakaskuntzaz, historia ekonomikoaz eta konfinamentuaz jardun du idazleak.

Iban Zaldua idazlea Amarauna Euskadi irratia pandemia literatura ipuinak
Iban Zaldua idazlea hitzaldi batean
Iban Zaldua idazlea Amarauna Euskadi irratia pandemia literatura ipuinak

play icon 36:25

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Historialariak etorkizunaren iragarle txarrak izaten direla dio Iban Zaldua idazleak, ehuko historia ekonomikoko irakasleak, horregatik begiratzen dutela iraganera. Oraingo krisia aztertzeko denboraren bisaia behar dela uste du, ekonomiaren erroberaren gelditzea hain denbora gutxian gertatzea ez dela inoiz jazo dio berak, baina zaila dela enfokatzea, oraindik 2008ko krisiari buruz adostasunik ere ez badago.

Unibersidadeko klase birtualez galdetuta, klaseak etxetik emateak ansiedadea sortu diola aitortu du. Irakasleen lana fisikoa da bere hitzetan, mezu ematea joan etorrikoa eta ez bakarrizketa. Berrogeita hamar ikasleko klasea da berea. Ikasturte berriari begira, sakondu beharreko bidea ikasketa birtuala bada, ratioak jeitsi eta baliabide gehiag jartzea ezinbestekoa dela dio berak.

Gizarte gisa, ez zaio gustatu pandemia honetan zaharrekiko hartu dugun bazterkeria. Ahulenen izenean, zaharrenak eta umeak babesteko ustean ez dugula asmatu dio berak eta begirune handiagoz tratatu ditugula zakurrak.

Koronabirusaren krisia lehertu zenean, konfinamenduko aurreneko asteetan XVIII. mendean Daniel Defoek Londresko 1665eko pandemiaz idatzitako "Izurriaren urteroko egunerokoa" letuz gozatu duela kontatu du. Deskonfinamenduaren leuntzean eta normalidade berriari begira jarrita, Alice Munroeren egunerokotasuna eta ipuinak gehiago eskatzen dizkio gorputzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea