Gizartea -

Genero indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Espluguesen, emaztea hiltzea leporatuta

Mossoek aditzera emandakoaren arabera, 7:00ak aldera emakumezko baten gorputza aurkitu dutela esateko abisatu dituzte. Hilotzak indarkeria zantzuak zituen.

Mosso bi, biktimaren etxearen atarian. Argazkia: Efe.
Mosso bi, biktimaren etxearen atarian
Mosso bi, biktimaren etxearen atarian. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek Esplugues de Llobregaten (Bartzelonan) ustez emaztea hil duen gizonezkoa atxilotu dute 15:00ak aldera, Badalonan.

Biktima, Viladecanseko (Bartzelona) 51 urteko emakumezkoa, hilda aurkitu dute larunbat goizean, indarkeria zantzuekin, bikotearen etxebizitzan, Poliziak abisua 7:00ak aldera jaso ostean.

Ikerketa Esquadra Mossien Ikerketa Kriminaleko Sailaren esku dago, eta zenbait iturriren arabera, hilketa arma zuriz egin dute.

Aurrekariak

Esplugues de Llobregateko guardiako epaileak gorpua 10:00etatik aurrera altxatzeko agindua eman du eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak 2019ko aurrekari bat dagoela konprobatu du .

Orduan, erasoa Gavan, Bartzelonan, gertatu zen eta biktimak ez zuen erasotzailea identifikatu eta ez zuen esan ospitalean artatu zizkioten zauriak nork egin zizkion.

Salaketarik ez zuen aurkeztu eta ez zen auzitegiko medikuarekin azterketa egiteko zituen hitzorduetara joan. Auzia maiatzean zabaldu eta azaroan itxi zuten, ikerketarekin aurrera egiterik ez zutelako, fiskaltzaren baimenarekin.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak