Gizartea -
Ezbeharra
Txirrindulari bat hil da Muxikan kamioi batek azpian harrapatuta
Istripuaren ondorioz izandako zauri larriak direla eta hil da gizonezkoa. Ezbeharra BI-635 errepidean jazo da, Muxika parean (Bizkaia).
Txirrindulari bat hil da astearte honetan Muxikako udalerriko parean BI-635 errepidean izandako auto-istripu batean. Ezbeharra 10:20 inguru gertatu da, argitu gabeko arrazoiengatik Man kamioi batek bizikletaz zihoan gizonezko bat azpian harrapatu duenean.
Ondorioz, gizonezkoak zauri larriak izan ditu eta Galdakaoko Hospitalera eraman duten. Erietxe honetatik ondoren baieztatu dutenez, gizonezkoa zendu da.
Ertzaintzak ezbeharraren nondik norakoak argitzeko argiketa abiatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea