Gizartea -
Gertakaria
Sestaon hirugarren solairutik erori zen umea zainketa intentsiboetan dago
Hanka bat hautsi zuen astelehen gauean, leiho batetik erorita, eta ebakuntza egin diote asteartean.
Agentziak | Erredakzioa
Astelehen gauean Sestaon hirugarren solairuko leiho batetik erori zen hiru urteko umea Gurutzetako Ospitaleko Pediatriako Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago, hanka bat apurtuta duela. Astearte arratsaldean, ebakuntza egin diote hautsitako hankan, Sestaoko Udalak Europa Pressi jakinarazi dionez.
Ezbeharra 22:00ak aldera jazo zen, umea leihotik erori zenean. Erorikoan, umeak kolpea hartu zuen buruan, bigarren solairuko barandarekin, eta espaloia jo zuen ondoren.
Udaltzaingoa eta SOS Deiak ohartarazi ondoren, ospitalera eraman zuten, konortea galdu gabe zuela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea