Gizartea -

Ezbeharra

Bi ertzain zauritu dira Igorren, sute bateko kea arnasteagatik

Jazoera Igorreko etxebizitza bateko sukaldean izan da. Haietariko bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ertzain zauritu dira Igorren (Bizkaia), etxebizitza bateko sukaldean izandako suteko kea arnasteagatik. Haietariko bat Galdakaoko hospitalera eraman dute.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, sutea asteazken honetako 15:00ak inguru jazo da. Dirudienez, sukaldeko kanpaian hasi da sutea.

Ke handia sortu da eraikinean eta horrek auzokideak ebakuatzera behartu du. Guztiak onik daude. Hamabost minututan, suhiltzaileek sutea kontrolatu eta itzali dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea