Gizartea -
Polizia operazioa
Etxebizitzetan osten zuen talde bat desegin dute Gasteizen
Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu, Araban, Bizkaian eta Burgosen 20 lapurreta inguru egitea egotzita.
Erredakzioa
Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu asteazken honetan Gasteizen, etxebizitzetan, txaletetan eta nekazal-etxeetan lapurretak egiten zituen talde bat osatzea egotzita. Lapurretak Araban, Bizkaian eta Burgosen egin zituzten.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ikerketa Ertzaintzak eta Guardia Zibilak gauzatu dute.
Operazioan, gainera, agenteek hainbat material atzeman dituzte, ustez lapurtutakoak, hala nola bitxiak, erlojuak, ordenagailuak, telebistak eta dirua.
Taldeak aurrekariak ditu eta Valentzian eta Gaztela-Mantxan ere ikertzen ari ziren.
Orotara 20 lapurreta inguru egozten dizkiete atzemandakoei. Lapurretak egiteko modua berdina zen beti: egileak autoz bertaratzen ziren, ingurua behatzen zuten, eta jabeak ez zeudela aprobetxatuta, etxebizitzen beirak hausten zituzten eta barrura sartzen ziren.