Gizartea -
Kamioi baten istripuagatik
Bi errei itxi dituzte A-8an, Errenteria parean
Kamioi batek istripua izan du 06:30ean. Ez da zauriturik egon, baina bi kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Erredakzioa
A-8 autobideak dituen hiru erreietatik bi itxi dituzte Errenteria (Gipuzkoa) parean, Bilborako bidean, kamioi batek istripua izan baitu artaziarena eginda, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Istripua 06:30ean izan da, eta ez da zauriturik egon, baina bi kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Zertxobait geroago, beste istripu bat izan da N-622 errepidean, Gasteizen, Bilborako bidean, kamioi bat irauli baita. Ez da inor zauritu, baina ibilgailua galtzadaren zati bat hartzen geratu denez, auto-ilarak sortu dira, Ertzaintzak azaldu duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea