Gizartea -
Istripua
Hildako bat Bergaran kotxe eta autobus baten arteko talkan
Ezbeharra 11:30 aldera gertatu da GI-627 errepidean eta trafikoa moztuta dago bi norabideetan, Ertzaintzak eitb.com-i jakinarazi dioenez.
Erredakzioa
Pertsona bat hil da ibilgailu eta autobus baten arteko talkan Bergaran. 11.35etan gertatu da autobus baten eta Citroën Xsara baten arteko istripua GI-627 errepidean, Bergara eta Arrasate artean, San Prudentzioko bidegurutzetik gertu, Ertzaintzak eitb.com-i jakinarazi dioenez.
Kotxeko bidaiariak ateratzeko suhiltzaileak joan dira eta bertaratu den medikuak gidariaren heriotza baieztatu du. Berarekin zihoan beste pertsona Arrasateko ospitalera eraman dute zaurituta.
Errepidea itxita dago bi norabideetan eta Ertzaintza eta Udaltzaingoa ari dira uneotan trafikoa bideratzen.