Gizartea -
Irailaren 22tik aurrera
Air Europako gidariak, greba mugagabean
"Lan jazarpena" eta sindikatuek egungo hitzarmenaren indarraldiari boikota egin diotela salatu dute. Geldiuneek 180-200 hegalditan izango dute eragina egunero.
Erredakzioa
Air Europako (Globalia taldea da konpainiaren jabea) pilotuek geldialdi mugagabea egingo dute astelehenetan eta ostegunetan, irailaren 22tik aurrera, Luis Crespi Sepla sindikatuak airelinean duen buruak prentsaurreko batean jakitera eman duenez.
"Lan administrazioko agintaritzari greba egiteko eskubidea eskatu diogu", esan du Javier Martinez de Velasco Seplako zuzendariak, eta gaur goizean Laneko Zuzendaritza Nagusiari aurkeztu diotela gaineratu du. Sindikatuak kolektiboaren eskubideak defendatzeko deitu ditu grebak.
Seplaren arabera, Air Europako 550 pilotuetako gehienek greba deitzearen alde egin dute. Aurreikusi dutenez, geldiuneek 180-200 hegalditan izango dute eragina eguneko.
Crespik esan duenez, grebak uda baino lehen deitzeko asmoa zuen kolektiboak, baina, "erantzukizunez" jokatuta eta bezeroak errespetatzeagatik, udako denboraldia pasatu ondoren gauzatuko dute greba eskubidea.