Gizartea -

KORONABIRUSA

COVID-19ak zazpi heriotza eragin ditu EAEn eta batere ez Nafarroan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, Araban positibo bat atzeman dute, hiru Bizkaian eta bat ere ez Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, 10 positibo berri atzeman dituzte PCR probetan.

Pertsona bat koronabirus testa egiten. Argazkia: EFE
Pertsona bat koronabirus testa egiten.
Zazpi pertsona hil dira EAEn azken 24 orduetan

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, zazpi pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, 1.571 hildako izan dira jada. Horrez gain, lau kasu berri baieztatu dira PCR proben bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbat honetan emandako datuen arabera (ostiraleko 24:00ak arte bildutakoak).

Horrela, datuek koronabirusak eragindako pandemiaren bilakaera beheranzko joera izaten ari dela erakusten dutela adierazi du Nekane Murga sailburuak. Osasun Sailak jakitera eman duenez, gaitza atzemateko 4.009 proba egin zituzten atzo: 2.708 PCR eta 1.301 test serologiko.

Azken orduetan, lau kasu atzeman dituzte EAEn PCR proben bidez (13.541 positibo guztira) eta 61 test serologikoen bidez (6.576), Eusko Jaurlaritzaren arabera; beraz, 20.117 kasu baieztatu dira orain arte. 

Datuak lurraldez lurralde ikusita, Araban pertsona batek eman dute positibo PCR probetan (3.019 guztira), eta Bizkaian ere beste hiru kasu atzeman dituzte (7.620 guztira). Gipuzkoan, ordea, ez dute kasu berririk atzeman azken lau egunetan (2.313 guztira).

Araban baieztatutako kasuari dagokienez, Gasteizen (1) atzeman dute. Bizkaian, berriz, Alonsotegin (1), Bilbon (1) eta Busturian (1) bizi dira kutsatu berriak.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken 24 orduetan 70 pertsona sendatu dira (16.923 guztira). Bestalde, EAEn kutsatzeen indizea batetik beherakoa da (0,72). Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek.

Bestalde, koronabirusaren eraginez zainketa intentsiboetako unitatean artatu behar izan dituzten pertsonen kopuruak behera egin du; izan ere, atzo zabaldutako datuekin alderatuta, lau paziente gutxiago daude: 17 pertsona. Azken orduetan, pertsona bat ospitaleratu dute COVID-19agatik.

Une honetan 1.628 gaixo daude oraindik (% 8,1), gehienak etxean.

Nekane Murga sailburuak eskerrak eman dizkie osasun langileei egindako lanagatik eta datuak ikusita, logikoa dela EAE 3 fasera sartzea esan du. Fase honetan "kontziliazio neurriak bultzatuko" dituztela adierazi du eta herritarrei birusak hor jarraitzen duela eta segurtasun zein higiene neurriei eusteko eskatu die.

Bestalde, hildako kopuruari dagokionez, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua azken aste honetan kopuru ezberdina zergatik ematen ari diren azaldu du Murga sailburuak. Hemen bideoa (gaztelaniaz):

'Los fallecidos por COVID-19 son aquellos que 60 días antes de morir dieron positivo'
'Los fallecidos por COVID-19 son aquellos que 60 días antes de morir dieron positivo'
'Los fallecidos por COVID-19 son aquellos que 60 días antes de morir dieron positivo'

Hamar positibo berri izan dira Nafarroa, baina hildakorik ez

Azken orduetan, PCR frogekin baieztatutako COVID-19 kasuen kopuruak gora egin du Nafarroan: 10 kasu berri atzeman dituzte, eta guztira, 5.326 dira pandemia hasi zenetik.

Hildakoen kopurua, berriz, 515ean mantentzen da, ez baita heriotzarik izan azken orduotan, aurreko 7 egunean bezala.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, beste hiru lagunek ospitaleko senda-agiria jaso dute, eta batek ZIU utzi du; beraz, bederatzi dira egun zainketa intentsiboetan dauden pertsonak.

54 pertsona daude ospitalean, horietatik 42 plantan, hiru etxean eta beste bederatziak ZIUn.

Espainiak hildako bat eta 164 kasu berri jakinarazi ditu

Espainiako Osasun Ministerioak beste hildako baten berri eman du larunbat honetan, hildakoen kopurua 27.135ean utziz. Dena dela, azken astean izandako heriotzak 52tik 67ra igo ditu.

PCR bidez azken 24 orduan baieztatutako kasuak, berriz, 177tik 164ra jaitsi dira, eta, pandemia hasi zenetik 241.310 kasu atzeman dira jada. Positibo berrien ia erdiak Madrilen izan dira (84), Katalunian 24, Aragoin 12, Valentzian 11, Nafarroan 10 eta Andaluzian 8.

Azken datuen arabera, azken astean hildako gehien izan dituen erkidegoa Madril izan da (24), eta ondoren Gaztela eta Leon (16) eta Asturias (11) daude.

Zazpi egun horietan 1.966 positibo berri zenbatu dira, ostiralean baino 211 gehiago; gehienak Madrilen (674) eta Katalunian (529); hala, metatutako intzidentzia-tasa (100.000 biztanleko diagnostikatutako kasuak) 4,18koa da, baina alde handiak daude autonomien artean.

Azken 14 egunei erreparatuz gero, 5.292 kutsatze baieztatu dira, 263 gutxiago, eta horrek Espainiako guztirako intzidentzia-tasa 11,25 murriztu du.

Hala ere, Osasun Ministerioarentzat adierazle fidagarriena azken 7 egunetan sintomak hasi dituztela baieztatutakoena da: 265 izan dira, eta atzo, berriz, 249. Kopuru hori 989ra igo da azken bi asteak kontuan hartuz gero.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza EAE Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea