Gizartea -
Hezkuntza Publikoa
Euskal Eskola Publikoaren jaia, online
Edizio berezi honetan, euskarazko jarduera ludiko-kulturalak eskainiko dituzte Internet bidez. 2021eko ekainaren 6ra arte atzeratu dute gaurko egunez Bastidan egitekoa zen ospakizuna.
Agentziakk | Erredakzioa
Euskal Eskola Publikoak ekainaren 7tik 12ra bitartean ospatuko du aurten bere jaia, modu birtualean, koronabirusaren agerraldiak eragindako egoera dela eta. Arabako Errioxako ikastetxe publikoek egiten duten lana eskertzeko asmoz Bastidan aurten egitekoa zuten ospakizuna 2021eko ekainaren 6ra arte atzeratu dute.
Aipatutako egun tarte horretan, egunero eskainiko dituzte ekitaldiak, online. Jai birtuala gaur goizean abiatu dute, eta ondorengo loturan jarraitu ahal izango da:
"Hala, konfinamentuan ikasle asko jasaten ari diren euskararen galerari aportazio xumea egin nahi diogu euskarazko kalitatezko kultur-saioak euren esku ipiniz astean zehar. Era berean, euskal kulturgileak pairatzen duten galerari gure aportazio xumea egin nahi diogu ere", adierazi dute antolatzaileek.
"Datorren ikasturtean ekingo diogu berriro ere Bastida eta Arabako Errioxako ikastetxe publikoen lana aitortzea helburu duen Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren edizio honi. Egoera baimentzen duen heinean, ikasturtean zehar egingo ditugu jarduerak", gaineratu dute.