Gizartea -

Gertakaria Bizkaian

Gizon bat atxilotu dute Basaurin, pisu-kidea bularrean sastatu ondoren

Pisu-kideen arteko eztabaidan horietako batek besteari eraso egin zion sukaldeko aizto batekin. 23 urteko biktimak etxebizitzatik ihes egin zuen, eta udaltzainek odoleztaturik aurkitu zuten.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko (Bizkaia) Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen larunbat goizaldean, pisu-kidea bularrean sastatu ondoren, Udalak jakitera eman duenez.

Dirudienez, pisu-kideen arteko eztabaidan horietako batek besteari eraso egin zion sukaldeko aizto batekin. 23 urteko biktimak etxebizitzatik ihes egin zuen, eta udaltzainek odoleztaturik aurkitu zuten. Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuten Urbi kaleko etxebizitzan, polizia batek entregatzea aukerarik onena zuela konbentzitu ostean.

Biktima eta ustezko erasotzailea Urbi kaleko etxebizitzan elkarrekin bizi ziren COVID-19aren pandemia hasi zenetik; izan ere, hirugarren herrikide batek bere etxean hartu zituen, konfinamendua aterpean pasatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak