Gizartea -

Koronabirusa

COVID-19a izan zutela baieztatu diete garai gogorreneko kasu susmagarrien herenari

Koronabirus sintomak izan zituzten, baina probarik egin ez zieten 959 pertsona dira.

Koronabirusaren proba Donostia Ospitalean. Argazkia: EiTB
Koronabirusaren proba Donostia Ospitalean. Argazkia: EiTB
Koronabirusaren proba Donostia Ospitalean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaixotasunaren garai gogorrenean probarik egin gabe koronabirusa diagnostikatu zietenen % 30ek COVID-19a izan zutela baieztatu dute. 3.240 pertsonari egin diete proba serologikoa, eta horietako 959k positibo eman dute, hau da, birusa izan zutela baieztatu dute.

Nekane Murga Osasun sailburuak Osakidetzaren seroprebalentzia ikerketaren lehenengo fasearen emaitzak eman ditu. Otsailaren 28tik apirilaren 15era gaixo egon ziren 4.147 pertsonari egin diete proba ikerketa horretarako.

Horien guztien artean, 907 kanpoan geratu dira, 584 PCRa egin eta negatibo eman dutelako, eta beste 324, harremanetan jartzeko arazoak izan direlako edo proba beste bide batzuetatik egin dutelako.

Azkenen, baheketa 3.240 herritarri egin diete, eta % 30ek eman dute positibo; hain zuzen ere, 959ek izan dute gaixotasuna eta sortu dituzte antigorputzak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa