Gizartea -
Labankadak
Atxilotu bat Bilbon, asteazkeneko erasoarekin zerikusia duelakoan
Asteazkenean, Bilbon, arma zuri batekin labankadaz larri zauritu zuten 24 urteko gaztea hil egin zen biharamunean. Atxiloketa Urazurrutia inguruan egin du Udaltzaingoak.
EITB.EUS
Asteazkenean, Bilbon, arma zuri batekin labankadaz larri zauritu zuten 24 urteko gaztea hil egin zen biharamunean. Ostiral honetan ustezko egileetako bat atxilotu dute, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.
ESAN Ertzaintzako sindikatuak sare sozial batean jakitera eman duenez, Bilboko Udaltzaingoak atxilotu du Urazurrutia zonaldean, eta ondoren Ertzaintzaren esku utzi du.
22:30 aldera eraso zioten biktimari, Salazar Jeneralaren kalean, Casilla pabiloitik eta zezen-plazatik oso gertu. Gazteari arma zuri batez eraso zioten, eta zauria egin zioten hanka batean, femoraletik gertu.
Bertaratu ziren agenteek tornikete bat egin zioten odoljarioa eteteko, eta medikuek bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten.
Gizona, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, odol asko galdu baitzuen.
Ertzaintza beste bi susmagarriren bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Ildo horretatik, hipotesi guztiak zabalik daude; horietako bat, balizko lapurreta batena.