Gizartea -

Koronabirusa

Odola ematera deitu dute, COVID-19agatik odol-emate kopuruak behera egin ostean

82.855 odol-emate erregistratu ziren iaz Euskadin. Aurreko igandera arte, 35.507 odol-emate izan dira.

Odola daramaten laborategi-tutuak. Argazkia: EiTB
Odola daramaten laborategi-tutuak
Odola daramaten laborategi-tutuak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak odola ematera deitu ditu herritarrak, egungo erreserba mailak mantentze aldera, COVID-19aren ondorioz odol-emate kopuruan beherakada izan ostean. Koronabirusaren pandemiaren egoeraren berri emateko agerraldia egin du Murgak, odol-emailearen nazioarteko egunaren bezperan, eta gogoratu du transfusiorako erabiltzen diren osagai asko eta osasun jarduerarako ezinbestekoak diren plasmatik datozen botikak lortzeko modu bakarra dela odol ematea.

49.699 odol-emaileen 82.855 odol-emate erregistratu ziren iaz Euskadin, gehienak ohikoak eta urtean birritan edo hirutan odola ematen dituztenak; gainera, 7.143 odol-emaile berri izan ziren.

Transfusio eta Giza Ehunetarako Euskal Zentroak Euskadiko 23 ospitale publikoetara eta pribatuetara bideratutako odol-emate eta produktu horiek 30.000 lagun baino gehiagok jaso zituzten, "bizitza salbatuz nahiz euren osasuna hobetuz", Murgak azaldu duenez.

Aurreko igandera arte, 35.507 odol-emate erregistratu dira. "Euskal herritarren erantzun paregabea" eskertu du sailburuak, "pandemiak ezarritako zailtasunak gorabehera, odola ematearen konpromisoari eutsi" diotelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa