Gizartea -

Irailaren 9an eta 10ean

Bilbok 300 pertsonako zerbitzua antolatu du Espainiako Itzulirako

Gainera, aldaketa nabarmenak egingo dituzte Bilbobusen lineetan. Txirrindulariak irailaren 9an iritsiko dira Bilbora, 16:00etan, Zorrotzatik.

Espainiako Itzuliak aztoramendua eragingo du Bilbon

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udala zirkulazio operazioa amaitzen ari da irailaren 9an eta 10ean txirrindularitzako itzulia hirira iristeak eragingo dituen arazoak gutxitzeko. Hiriko kale nagusietan bide alternatiboak jarri beharko dituzte egun horietan; horrez gain, Bilbobuseko zerbitzu gehienek ere aldaketak izango dituzte.

Txirrindulariak irailaren 9an iritsiko dira Bilbora, 16:00etan, Zorrotzatik. Hiriko barruti guztiak zeharkatuko dituzte, Ibaiondo (5. barrutia) eta Errekalde (7. barrutia) izan ezik. Gangurenera bi aldiz igoko dira eta etapa Kale Nagusian amaituko dute.

19. etapak izango du eragin handiena trafikoan, ibilbidean 120 hesi eta joan-etorriak bideratzeko 10 seinale baino gehiago jarri beharko baitituzte sarrera-irteera garrantzitsuenetan: Zorrotza, Ibarsusibidea, Santo Domingo eta A-8 rako sarrera, Autonomian.

Gainera, Bilboko Udalak 300 petsonako zerbitzua antolatu du besteak beste, udaltzainak, antolaketaz arduratutako pertsonak eta koordinazio arduradunak hartzen ditu, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea