Gizartea -
Genoa (Italia)
10.000 euro, txakur desagertu bat aurkitzen duenarentzat
Abuztuaren 17an ikusi zuten txakurra azkenekoz, Genovan, Gran Hotel Savoian (Italia iparraldean). Jabeak 10.000 euro eskaini dizkio txakurraren berri ematen dionari.
Erredakzioa
Abuztuaren erdi aldera, Fox Terrier arrazako txakur bat desagertu zen Genovako Gran Hotel Savoian (Italiako iparraldean). Munduko txakurrik garestienetakoa da orain hori, jabeek, bikote errusiar batek, 10.000 euroko ordain saria eskaini baitiete txakurraren berri ematen dienei. Johnny izeneko txakurra abuztuaren 17an ikusi zuten azkenekoz, Genovan, Gran Hotel Savoian (Italia iparraldean). "Txakurren lagun handia" esaldia erabiltzen du hotel horrek iragartzeko, eta txakurrentzako zerbitzu bereziak ere badauzka.
Txakurra desagertzeak "oso atsekabetuta" utzi zituen jabeak, eta gertatutakoa beren herrialdeko ordezkarien aurrean salatu zuten. Lehendabizi Genovako kontsulatura jo zuten, eta ondoren Erromako enbaxadara.
Desagerpena salatutakoan, ikerketa abiatu zuten eta Txakurren Defentsarako Liga Nazionala ere ikerketan sartu zen. Pierluigi Castelli bertako zuzendariak herriko eskaleen artean ikerketak egiteko agindu zuen.