Gizartea -

Delituak

Bilboko familia batek etxea berreskuratu du, sartu zitzaizkien okupak alde eginda

Plentzian opor-egun batzuk pasatzen ari zirela, auzokide batek dei egin zien esanez etxea okupatuta zegoela. Azkenean, okupak bere kabuz joan egin dira.

Errekalde Zumardian kokatutako etxe bat okupatu zuten. Argazkia: EiTB
Errekalde Zumardian kokatutako etxe bat okupatu zuten
Bilboko familia batek etxea berreskuratu du

1:25

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Errekalde Zumardian bizi den familia batek bere etxea berreskuratu du, azken egunetan pisua okupatuta zuten ezezagun batzuk alde egin ostean. Bilboko familia hori Plentziara joan zen egun batzuk pasatzera eta, bertan zeudela, auzokide baten deia jaso zuten esanez haien etxean argia zegoela. Ertzaintza bertaratu zenean, bikote bat eta haien seme-alabak barruan zeudela aurkitu zuen.

Gauzak horrela, ostegunean etxera itzuli zirenean, jende ezezaguna aurkitu zuten euren etxean instalatuta. Salaketa aurkeztu ostean, Ertzaintza igande goizaldean joan da okupak irtenaraztera baina iritsi direnerako, etxea hutsik zegoen.

Egonezina eta beldurra zabaldu da auzoan. Auzokideek elkarretaratzea egin dute igande honetan euren babesa erakusteko, horrelako gauzak edozein tokitan gerta daitekeelakoaren beldur baitira.

"Ez dago eskubiderik. Zure ohean norbait egotea, eta abokatu bat esatea ez duzula etxea berreskuratuko barruan dagoen horri gizarte zerbitzuek bizilekua eman arte", deitoratu du Bilboko familia horrek, EiTBk jasotako adierazpenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Higiezinen merkatua gaur Okupak gaur