Gizartea -

720. urteurrena

COVID-19aren biktimak omendu dituzte Bilboren 720. urteurrena ospatzeko ekitaldian

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Udalean ordezkatutako alderdiek minutu bateko isilunea egin dute koronabirusaren eraginez hildako herritarren omenez.

Bilboren 720. urteurrena ospatzeko ekitaldia. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia
Bilboren 720. urteurrena ospatzeko ekitaldia.
COVID-19aren biktimen omenaldia izan da Bilboren 720. urteurrenaren ardatz

2:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok hiriaren sorreraren 720.urteurrena ospatu du gaur, astelehena. Ekitaldi horretan, Diego Lopez de Haro Bizkaiko jaunak hiriari bere sorrera ahalbidetu zuen Hiri Gutuna eman ziola gogora ekarri dute. Horrez gain, COVID-19aren biktimak eta haien senideak omendu eta oroitu dituzte.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Udalean ordezkatutako alderdiek minutu bateko isilunea egin dute koronabirusaren eraginez hildako herritarren omenez. Horrela hasi da hiriaren sorreraren 720. urteurrena ospatzeko ekitaldia.

Jarraian, Bilboko alkateak hiriko bandera igo du, udaletxearen aurrean, gala-uniformeak jantzita zituzten udaltzainen laguntzarekin. Lorategi horietan bertan egin dute urtero egiten duten lore-eskaintza.

Ekitaldia, beste urte batzuetan baino askoz xumeagoa izan da koronabirusaren eraginez, eta Udal Txistulari Bandak interpretatutako pieza labur batekin amaitu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak