Gizartea -
Lan istripua
Langile bat hil da Tolosan, AHTren lanetan
Biktimak (47 urteko gizonezko portugaldar bat) istripua izan du Aldaba Txiki auzoko lanetan kamioi bat gidatzen ari zela.
Erredakzioa
Berrogeita zazpi urteko gizonezko bat hil egin da gaur goizaldean Tolosan (Gipuzkoa), Abiadura Handiko Trenaren obretan lan egiten ari zela, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez.
Ezbeharra 04:00etan jazo da, Aldaba Txiki auzoko lanetan.
Biktima portugaldarra zen. Hain zuzen ere, kamioi bat gidatzen ari zela istripua izan duelako hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea