Gizartea -

Koronabirusa

Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko muga hilaren 22an irekiko dute

Datorren astelehenean egingo dute, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, agiri baten bidez baieztatu duenez.

Muga ekainaren 22an irekiko dute berriro. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Muga ekainaren 22an irekiko dute berriro
Muga ekainaren 22an irekiko dute berriro. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko muga ekainaren 22an irekiko dute berriro, astelehenarekin, astearte honetan Pirinio Atlantikoko Prefeturak agiri baten bidez baieztatu duenez.

Espainiako Estatuak igandean irekiko ditu mugak, hilaren 21ean, eta Frantziako Estatuak astelehenean egin zuen aldameneko herrialde gehienekin (hilaren 15ean); baina egun Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren artean indarrean dauden mugikortasun-murriztapenei igandean ere eutsiko diete. Beraz, Euskal Herriko herritarrek ezin izango dute Ipar Euskal Herritik Hego Euskal Herrira pasatu, ezta alderantziz ere, hurrengo egunera arte.

Agirian, Pirinio Atlantikoetako prefet Eric Spitzek ondorengoa zehaztu du: "Espainiako agintariekin bat, Frantziak indarrean dauden murriztapenei eutsiko die ekainaren 21era arte, egun hori barne".

Prefetak, halaber, gogora ekarri duenez, egun horretara arte, Espainiako Estatutik Frantziara hegazkinez heldutako bidaiariek hamalau eguneko koarentena egin beharko dute, eta, horrez gain, bidaia-ziurtagiria eta COVID-19a ez dutela egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko dituzte.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak igande honetan iragarri zuenez, Espainiak ekainaren 21era aurreratuko du Schengen eremuko herrialdeekin mugak irekitzeko epea, Portugalekin izan ezik, honek uztailaren 1ean izatea eskatu baitu. Gainera, uztailaren 1etik aurrera Schengenetik kanpoko herrialde guztiekin irekiko dira mugak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Zer egin daiteke Euskadin? Deseskalatzearen azken ordukoa