Gizartea -
NAFARROA
Bolantean lo eta mozkortuta aurkitu dute kamioi bateko gidaria Iruñean
Zirkulazio-errei batean zegoen, motorra martxan zuela eta fase berdean zegoen semaforo baten aurrean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udaltzaingoak bolantean lokartuta eta motorra martxan zuen tona txikiko kamioi baten gidaria aurkitu du bart gauean, semaforo berde baten aurrean zirkulazio-errei batean geldituta zegoela.
Ibilgailua ez zela abiatzen ikusita, Udaltzaingoaren patruila bat hurbildu da, gidariaren osasunaz arduratuta, eta agenteek lo aurkitu dute, segurtasun-uhala lotuta zuela, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Esnatu ostean, alkohol-proba egin diote, eta baimendutako maximoaren hirukoitza baino emaitza handiagoa eman du. Horregatik, eginbide judizialak hasi dituzte bideko segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik.