Gizartea -

Sevilla

3 gizon epaitu dituzte, alabak elkarrekin trukatu eta bortxatzeagatik

Hiru gizonezkoek beren lau alaba edota ilobak elkarrekin trukatu eta bortxatu egin zituzten, bi urtez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako epaitegi batek hiru gizonezko epaitu ditu, lau adingabe bortxatu, galbideratu eta abandonatzeagatik. Gizonezkoak elkarren senideak dira eta sei eta 11 urte bitarteko lau alaba (gizonen ilobak ere baziren) elkarrekin trukatu eta bortxatu egin zituzten, bi urtez. Hiru gizonezko horiek, erasoetan parte hartu beste pertsona bat eta adingabeen amak epaitu ditu Instrukzioko 16. Epaitegiak, Azken horiek bortxaketak onartu eta etxean egitea errazteagatik epaitu dituzte.

Epaileak 100.000 euroko fidantza jarri die sei auzipetuei, eta adingabeen kalte-ordainetarako erabiliko da diru hori. Adingabeak Andaluziako Gobernuaren zaintzapean geratu dira.

Umeetako batek 6 urte zituenetik jasan ditu aitaren, osabaren eta familiaren lagun baten bortxaketak.

Umeen amak, M.R.P.R. eta M.B.M., ere auzitara eraman dituzte, alabek jasaten zuten erasoaren berri izanda horiek ez jakinarazteagatik. Sexu erasoak etxean bertan egitea errazten zuten amek eta "besteen aurrean isilpean gordetzen saiatzen ziren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea