Gizartea -

Bizkaia

83 urteko emakume bat hil da Bilbon furgoneta batek jo ondoren

Istripua ostegun honetako hamabiak aldera gertatu da, Bilboko Monte Gabika kalean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripua ostegun honetako hamabiak aldera gertatu da, Bilboko Monte Gabika kalean. Bilboko Udaltzaingoaren arabera, 83 urteko emakume bat kalea gurutzatzen hasi da atzeraka maniobratzen ari zen furgoneta batek jo duenean.

Kolpearen ondorioz, emakumea erori egin da eta lurraren kontra jo du burua. Osasun-langileek bihotz-biriketako bizkortzea egin diote biktimari istripuaren lekuan bertan, baina handik gutxira hil da ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak Errepideko istripuen biktimak