Gizartea -

Istripua

Gizon bat oso larri zauritu da Ordizian trenak harrapatuta

Ezbeharra 16:50ean gertatu da, antza, gizonezkoa trenbidera erori denean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da gaur arratsaldean Ordiziako (Gipuzkoa) RENFEko geltokian tren batek harrapatuta, suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.

Iturri horien arabera, ezbeharra 16 50ean gertatu da, antza, gizonezkoa trenbidera erori denean.

Suhiltzaileez gain, anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Ordizia Albisteak Trenen Istripuak