Gizartea -
Aldarde eguna Hondarribin
Gipuzkoako Foru Aldundiak alarde mistoa babestu du
Gainera, Herrizaingo Saila kritikatu du, Hondarribiko Alardearen egunean Jaizkibel konpainiaren ibilbidea eta ordutegia aldatzeagatik.
Erredakzioa
Gipuzkoak Foru Aldundiak Jaizkibel konpainia mistoaren alde dagoela adierazi du gaur, lehenengo aldiz. Era berean, Herrizaingo Saila kritikatu du Hondarribiko Alardearen egunean Jaizkibel konpainiaren ibilbidea eta ordutegia aldatzeagatik.
Laura Gomez Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak adierazi duenez, bihar Hondarribira joango da Jaizkibel konpainiari babesa emateko eta "bakarrik borrokan daramatzan urteak aitortzeko".
Gomezek Miguel Buen Segurtasun sailburuordearen erabakia kritikatu du. Jaizkibel Hondarribiko Zumardira (bertan hasten da desfilea) sartzeko ibilbidea aldatu, eta irteteko ordua bost minutu aurreratu dute.
Aldundiko ordezkariaren ustez, Herrizaingo Sailak "legez kanpoko agindu baztertzaile eta diskriminatzaile bat finkatu du", eta ordena publikoa zaindu behar dela aitzakiatzat jarrita "berdintasunerako eskubidea urratu" du.
Aitor Kerejeta (EAJ) Hondarribiko alkatearen jarrera ere "gaitzetsi" du, desfile "baztertzaile" bati babesa emanez Berdintasun Legea ez betetzea leporatuta. Hondarribiko Alardean emakumezkoek kantinera moduan desfilatzen dute eta ez soldadu bezala, Jaizkibelek nahi duen eran.