Gizartea -
Iragarpena
Alerta horia deitu dute euriagatik larunbaterako, Euskadin
Larunbat arratsaldean ostarteak irekiko dira eta igandean arratsalde eguzkitsu bat izango dugu.
Erredakzioa
Larriealdiei Aurregiteko eta Meteorologia Zuzendariak alerta horia deitu du larunbaterako, 09:00ak arte, Euskal Autonomia Erkidegoan, euriarengatik.
Larunbateko lehenengo orduetan, zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botatzeko probabilitatea dago, baina arratsaldean hodeiak gutxituko dira eta ostarteak irekiko dira, EuskalmetEuskal Meteorologia Agentziaren arabera. Tenperatura maximoak 2 eta 4 gradu inguru egingo dute behera.
Zerua hodei gutxirekin egongo da igandeko lehenengo orduetan, eta arratsaledan eguzkia nagusituko da. Temperaturak 25 gradu inguruan ibiliko dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea