Gizartea -

COVID-19

Gasteizko Txagorritxu eguneko zentroa itxi dute positibo bat antzeman ondoren

Gizarte Ongizaterako Foru Institutuak azaldu duenez, kutsatzeko arriskua txikia da eguneko zentroan; izan ere, pertsona guztiek maskara kirurgikoa jantzita eraman dute bertan.

Adinekoen egoitza bat, Gasteizen. Argazkia: EFE
Adinekoen egoitza bat, Gasteizen. Argazkia: EFE
Adinekoen egoitza bat, Gasteizen. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Txagorritxu adinekoentzako eguneko zentroa badaezpada itxi dute, erabiltzaileen artean COVID-19 kasu bat antzeman ondoren. Laguntzapeko pertsonak eta dementzia dutenak artatzen ditu zentroak.

Hala ere, Gizarte Ongizaterako Foru Institutuak azaldu duenez, kutsatzeko arriskua txikia da eguneko zentroan; izan ere, pertsona guztiek maskara kirurgikoa jantzita eraman dute bertan, erabiltzaile kutsatuak ez du garraio egokitua erabili eta bertako profesionalek segurtasun materialak erabili dituzte une oro.

Aldundiak ohar batean azaldu duenez, datozen egunetan badaezpada instalazioa ixtea erabaki dute, pertsona erabiltzaileak zaurgarriak direlako. “Ezin gara lasaitu, nahiz eta koronabirusaren egoera epidemiologikoa ona izan Araban”, erakundeak erantsi duenez.

19 erabiltzaile

Hiru hilabete itxita eman zituen jadanik pandemiagatik. Ekainaren 15ean ateak berriz zabaldu zituen zentroak, baina ez ziren erabiltzaile guztiak bueltatu, erdia baizik: 19.

Ekainaren 16an erabiltzaileetako bat Gasteizko ospitale batera eraman zuten. Heldu bezain laster PCR proba egin zioten, eta negatibo eman zuen. Atzo, ostera, proba berria egin zioten, eta positibo eman zuen.

Horregatik, eguneko zentroaren erabiltzaileak uztailaren 1era arte ez itzultzea erabaki dute, positiboa antzeman dutenetik 14 egun pasa arte.

Gainera, harremanen azterketa egingo dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Zaintza Planak aurreikusi bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa