Gizartea -
Trafikoa
Motorzale bat larri zauritu da Oiartzunen, motorra errepidetik aterata
40 urteko motorraren gidariak zauri larriak jasan ditu, ondorioz, Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute, anbulantziaz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
40 urteko gizon bat larri zauritu da Oiartzunen (Gipuzkoa), gidatzen zuen Honda CBR motorra errepidetik aterata, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Ezbeharra 14:30ean jazo da, GI-2131 errepidean. 40 urteko motorraren gidariak zauri larriak jasan ditu, ondorioz, Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute, anbulantziaz.
Bestalde, beste trafiko-istripu bat izan da igande honetan, oraingoan Gaubean (Araba), 14:15ak aldera, A-2625 errepidean, Ford Focus ibilgailu batek eta motor batek Espejoko Gurutzebidean talka egin dutenean.
Motorraren gidaria, 59 urtekoa, eta horrekin zihoan bidaiaria, 52 urteko emakume bat, zauritu dira, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dituzte anbulantziaz.