Gizartea -

Nafarroa

Txirrindulari bat larri zauritu da ihes egin duen furgoneta batek harrapatuta

Harrapaketa Ablitasen gertatu da. Furgonetako gidariari sorospen-eginbeharra ez betetzea egotzi diote, harrapaketaren ostean ihes egin duelako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat larri zauritu da astearte honetan Ablitasen, NA-3010 errepideko 7. kilometroan, furgoneta batek harrapatuta, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua 11:00etan gertatu da, Cascante-Barillas saihesbideko bidegurutzean, eta larri zauritu da Tuterako 71 urteko E.L.M. txirrindularia. Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dute pneumotoraxarekin eta garezur-garunetako traumatismoarekin.

62 urteko A.C.C. furgonetako gidaria, Ablitaseko bizilaguna, sorospen-eginbeharra ez betetzeagatik inputatu dute; izan ere, harrapaketaren ostean ihes egin du. Ihes egiteko saiaketan, alabaina, lekuko batek atxiki du, zerbitzuz kanpo zegoen Tuterako udaltzaingo batek, Foruzaingoa iritsi den arte.

Tuterako Trafikoko Foruzaingoko patruila batek diligentziak egin ditu eta atestatuetako talde batek Tuterako epaitegiari jakinarazi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak