Gizartea -

Bizkaia

Alluitzen zauritutako mendizale bat erreskatatu dute

Erreskate taldeak 67 urteko gizonezkoarekin igaro du gaua, gaur goizean ospitalera eraman aurretik.

Erreskatea Alluitzen. Argazkia: Gurutze Gorria
Erreskatea Alluitzen. Argazkia: Gurutze Gorria
Gizon bat erreskatatu dute Alluitz mendian, amildegi batean erori ostean

0:20

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alluitz mendian zauritu den 67 urteko mendizale bat erreskatatu dute bart, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Senideek 22:00etan eman zuten abisua, etxera ez zela itzuli ikusi zutenean. Hala, erreskate taldeak gizona bilatzeko lanean hasi ziren, mendizalea normalean ibiltzen den inguruan, Alluitzen.

Goizaldeko ordu bata aldera aurkitu dute mendizalea, amildegi batean behera erorita. Osasun zerbitzuek bertan artatu dute, eta erreskate taldeak mendian igaro du gaua, mendizalearekin.

Eguneko lehen argi izpiekin, helikoptero bat bertaratu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman du zauritua. Ez omen dago larri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abadiño albisteak Erreskateak mendian Mendi eta trekking albisteak Durangaldea gaur Istripuak Anbotoko mendilerroan