Gizartea -
'Gernika' margolana
'Gernika' kuadroaren 'behin betiko' lekualdatzea eskatu dute Gernikan
Urteurrena ospatzeko adierazpen bat irakurri dute, besteak beste, margolana "Gernikarena da, bertako biktimen sufrimenduaren aitorpena baita", bezalako aldarrikapenak egin dituzte.
Erredakzioa
Picassoren Gernika koadroaren "behin betiko" lekualdatzea lortzeko lanean jartzeko eskatu die Gernikako Udalak Bizkaiko Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Gobernu zentralari.
Gaur, hilak 10, 30 urte bete dira kuadroa New Yorketik Madrilera ekarri zutenetik eta urteurren honetan Gernikan bertan irakurri dute eskaera honen adierazpena.
Bertan, "ordutik Gernika margolana Gernikarena dela behin eta berriz eskatu dutela" diote. 1937ko apirilaren 26an gertatu zen bonbardaketaren ondorioz, "Picassok herri honek jasan zuen txikizioa islatu nahi izan zuen" gaineratu dute. "Gernikarena da margolana, bertako biktimen sufrimenduaren aitorpena baita", diote adierazpenean.
Lekualdaketarako "beti arazo teknikoak" argudiatzen dituztela dio Gernikako Udalak , "baino jakin badakigu teknikoki egin daitekeela eta erabakia politikoa dela" gaineratu du.