Gizartea -
Auto-gidari bat
Parking batean lo zegoen neska kolpatu eta ihes egin du, Artzentalesen
Gertaera larunbat honetan izan da, 10:40ak aldera, herriko pilotalekutik gertu, 22 urteko neska beste bi lagun batzuekin batera lozakuetan lotan zegoela.
Erredakzioa
Neska gazte bat zauritu egin dute Artzentaleseko udalerriko aparkaleku batean auto batek harrapatuta, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera. Gidariak ihes egin du.
Gertaera larunbateko 10:40ak adera izan da, Artzentaleseko Lehendakari Agirre etorbidean. 22 urteko emakumezkoa lozaku batean zegoen lotan, beste bi lagunekin batera, pilotalekutik gertu dagoen aparkalekuan, auto batek harrapatu egin duenean.
Biktima istripuaren lekuan bertan artatu dute osasun zerbitzuek eta ondoren Gurutzetako Ospitalera eraman dute, Barakaldora.
Ertzaintzak ikerketa bat abian jarri du autoa zein den eta gidaria nor den argitzeko.