Gizartea -

Estatuan

Trafiko istripuan hil zirenen % 23k ez zuten segurtasun-uhala erabili

Orotara 576 pertsona hil dira trafiko istripuetan urteko lehen zortzi hilabeteetan. Horietatik 146k (% 21,9) ez zuten segurtasun-uhala erabili.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko errepideetan 2011ko lehen zortzi hilabeteetan trafiko istripuan hil ziren pertsonen % 23k ez zuten segurtasun-uhala erabiltzen. Hiriguneetan izandako istripuen kasuan, % 35ek ez zuten segurtasun-uhala jarri, Trafiko Zuzendaritzak aurkeztutako datuen arabera.

Orotara 576 pertsona hil dira trafiko istripuetan urteko lehen zortzi hilabeteetan. Horietatik 146k (% 21,9) ez zuten segurtasun-uhala erabili. Furgonetan izandako istripuen kasuan % 34,5k ez zuten segurtasun-uhala erabili.

Trafiko Zuzendaritza Orokorrak azaldu duenez, hildakoen artean 12 urtetik beherako 39 ume daude (horietatik 14k ez zuten segurtasun-uhala erabiltzen istripua izandako unean). Egoerari buelta emateko helburuarekin, Trafiko Zuzendaritzak kanpaina berezia jarri du martxan, segurtasun-uhalaren erabilera sustatzeko.

Aste honetan zehar, Guardia Zibilak kontrol gehiago egingo ditu, gidariek eta bidaiariek gerrikoa daramatela ziurtatzeko. Neurri hau ez betetzeak 200 euroko isuna ekar dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea