Gizartea -
Iruzurra
Gizon bat atxilotu dute hamaika enpresari maula egiteagatik, Almerian
175.000 euroko iruzurra egin omen du hainbat probintziatako enpresei eskariak egin eta gero ordaindu gabe utziz.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Veran (Almeria) Almeriako, Bartzelonako, Cacereseko, Gironako, Leongo, Murtziako, Valentziako eta Zaragozako hainbat enpresari iruzurra egitea leporatuta.
Lorcako bizilagunak 175.000 euroko maula egin omen die enpresa horiei martxoa eta ekaina bitartean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Atxilotua enpresa bateko bazkide egin zen Gironan partizipazioak erosita. Gero, eskariak egin zizkien hainbat enpresari eta ordaindu gabe utzi zituen. Azkenean, enpresatik alde egin zuen partizipazioak beste pertsona bati salduta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea