Gizartea -

Euskotren

Euskotreneko komiteak langile baten aurkako erasoa salatu du, Bilbon

Balizko erasotzailea trenbidera jaitsi eta bi noranzkoetako zirkulazioa eten zuen.

Euskotreneko langileen kontzentrazio bat 2017an. Argazkia: EiTB
Euskotreneko langileen kontzentrazio bat 2017an.
Euskotreneko langileen kontzentrazio bat 2017an. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotreneko komite iraunkorrak salatu du atzo arratsaldean langile bati eraso ziotela Bilboko Zazpikaleetako geltokian. Komiteak elkarretaratzea deitu du hurrengo astelehenerako (uztailak 6) erasoa arbuiatzeko.

UGTko iturriek adierazi dutenez, erasoa atzo arratsaldeko 18:00ak aldera gertatu zen, geltokian zegoen bidaiarietako batek musukoa kendu eta zigarro bat piztu zuenean.

Pertsona horri kargu hartu zion Euskotreneko langileak, baina bidaiariak, bagoira sartzeko asmoz, behargina bultzatu eta listua bota zion. Gero, trenbidera jaitsi eta bi noranzkoetako zirkulazioa eten zuen.

Geltokiko langileek Ertzaintzari deitu eta agenteek ustezko erasotzailea identifikatu zuten, UGTk esan duenez.

Gertatutakoaren ostean, Euskotreneko komite iraunkorrak erasoa gaitzetsi du, bai eraso honen aurrean eta baita edozein langilek bere lanaldian jasaten duen eraso guztien aurrean ere.

Komiteak langileak deitu ditu hurrengo astelehenean (uztailak 6) Zazpikaleetako geltokian egingo den elkarretaratzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Lana Metro Bilbao Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zazpikaleak Bilbo Euskotren UGT