Gizartea -

Alardea

Auzipetu egin dute Hondarribiko emakumea hil zuen tiroaren egilea

Antza denez, emakumezkoa balkoian zegoela hil zen, Alardearen partaide batek airera tiro egin eta kartutxoaren takoak buruan jota.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko Alardean emakumezko bat hil zuen tiroaren egilea auzipetu egin dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baieztatu duenez. Hain zuzen ere, heriotza ondorio izan duen lesio delitu larria egotzi diote.

Ezbeharra ostegun arratsaldean izan zen. Emakumezkoa etxeko balkoian zegoen, alardea ikusten, partaideetako batek airera tiro egin zuenean. Tiro horren kartutxoaren takoak buruan eman zion, eta antza denez, horren ondorioz hil zen.

Bihotzekoak jota edo konortea galtzerakoan lurraren kontra kolpea emanda hil zen ere aztertu dute, baina autopsiak dio balitekeela kartutxo baten takoak jota hil izana.

Nolanahi ere, gertatutakoa guztiz argitzeko Poliziak eman beharreko "hainbat datu" falta zaizkiela ohartarazi dute auzitegi medikuek. Horrenbestez, autopsiaren behin betiko emaitzak "hamar egunen buruan" ezagutuko dira.

Hondarribiko Udalak adierazi du ez duela adierazpenik egingo auzi honen inguruan, biktimaren sendiak hala eskatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea