Gizartea -

Nafarroa

Bi pertsona larri zauritu dira Iruñean, auto batek harrapatuta

Istripua atzo arratsaldean jazo zen, 20:00ak aldera, eta oinezkoak harrapatu zituen autoaren gidariak negatibo eman zuen alkohol eta drogetan. Bi zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman zituzten.

Auto istripua Iruñeko Joan Paulo II.a etorbidean jazo zen atzo arratsaldean. Argazkia: Udaltzaingoa
Auto istripua Iruñeko Joan Paulo II.a etorbidean jazo zen atzo arratsaldean.
Auto istripua Iruñeko Joan Paulo II.a etorbidean jazo zen atzo arratsaldean. Argazkia: Udaltzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 eta 77 urteko bi pertsona larri zauritu dira Iruñean, Joan Paulo II.a etorbidean auto batek harrapatuta, Udaltzaingoak astearte honetan jakitera eman duenez.

Istripua astelehen arratsaldean jazo zen, 20:00ak aldera, eta oinezkoak harrapatu zituen autoaren gidariak negatibo eman zuen alkohola eta droga atzemateko proban. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko asmoz.

Bi zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman zituzten, Udaltzaingoak sare sozialetan zabaldutako mezu batean azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Harrapatzeak Iruñeko Alde Zaharra Errepideko istripuen biktimak