Gizartea -

Esklerosi anizkoia

Euskadiko Esklerosi Anizkoiaren Elkarteak ‘Mójate-Busti Zaitez’ birtuala antolatu du

Esklerosi Anizkoiak 2.800 pertsonei eragiten die Euskadin, eta 55.000 lagunei Estatuan. Trafiko istripuen atzetik, pertsona heldu gazteengan desgaitasuna eragiteko bigarren arrazoi nagusia da.

2019ko 'Busti Zaitez' kanpaina. Irudia: EITB.
2019ko 'Busti Zaitez' kanpaina. Irudia: EITB.
2019ko 'Busti Zaitez' kanpaina. Irudia: EITB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Esklerosi Anizkoiaren Elkarteak sare sozialen bitartez igande honetan ‘Mójate-Busti Zaitez’ jarduera birtuala ospatuko du. Aldibereko ekintzak ospatuko dira Euskadiko hamar herritan.

Ekimena funts ekonomiko eta materialak lortzeko helburuarekin egingo da, Euskadin dauden hiru Errehabilitazio egoitzetan dauden gaixoen bizi kalitatea hobetzeko.

Elkarteak adierazi duenez, lehenengo aldiz 23 edizioetan, igande honetan, uztailak 12, “formatua aldatuko dute, baina ez helburua”, eta murgilaldia ordubete iraungo duen online ekitaldi batez ordezkatuko dute. Bertan parte hartuko dute Esklerosiarekin lotura duten kirola, kultura eta zientzia arloko hainbat pertsonek. Ekitalde horiek Muskiz, Zierbena, Basauri, Sopela, Gorliz, Bakio, Laga, Ondarroa, Mundaka, Laudio eta Bilboko plaza eta eremu publikoetan egingo dira.

‘Mójate-Busti Zaitez 2020’ abian dago jada, kamiseta eta beste hainbat produkturen salmentarekin, horiek “kanpainarentzat inpultso handia ematen diote”. Salgai daude, urtero bezala, “familia guztiarentzako produktuak, Mikel Urmeneta eta Katuky Saguyakyren” diseinuekin.

Aurtengo ekitaldia “denbora errealan” jarraitzeko aukera izango da Euskadiko Esklerosi Anizkoiak dituen sare sozialen bitartez (Facebook/Twitter/Instagram), #mojate2020 hashtagaren bitartez. Aldi berean, ekimenean parte hartzeko deia egin dute elkartetik Instagramen (@emeuskadi) ahalbideratutako filtroa erabilita.

Ezohiko uda

COVID-19ak eragindako osasun krisiak ekitaldia beti bezala, Euskadiko 80 hondartzatan, ospatu ahal izatea ekidin du, baina horrek “ez digu gaixotasuna duten pertsonen ondoan dauden milaka pertsona mobilizatzea eragotziko” azaldu dute elkartetik.

Hori guztia dela eta, “gaixotasun horrengatik ‘bustitzeko’ arrazoiak anitzak direla’ aldarrikatu dute. Esklerosi Anizkoiak 2.800 pertsonei eragiten die Euskadin, eta 55.000 lagunei Estatuan, baina oraindik ez dakite zergatik garatzen den gaixotasuna. Trafiko istripuen atzetik, pertsona heldu gazteengan desgaitasuna eragiteko bigarren arrazoi nagusia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Basauriko albisteak Sopela albisteak Gaixotasunak Laudioko albisteak Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa argazkiak Albisteak Abanto Zierbena albisteak Gorliz