Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Jesuiten hilketa El Salvadorreko Armadako goi-karguek agindu zutela dio lekuko batek

Ignacio Ellacuria eta beste lau jesuiten hilketaren epaiketan militar ohi batek deklaratu du lekuko gisa eta Inocente Montano akusatuaren tesia gezurtatu du.  

Inocente Montano militar ohia Auzitegi Nazionalean.
Inocente Montano militar ohia Auzitegi Nazionalean.
Inocente Montano militar ohia Auzitegi Nazionalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Salvadorreko Armadako teniente ohi baten esanetan, Ignacio Ellacuria eta gainerako lau jesuiten hilketa Inocente Montano koronel militar ohiak agindu zuen, Alfredo Cristiani garai hartako presidentearen oniritziarekin.  

Espainiako Auzitegi Nazionalean ari dira epaitzen 1989an El Salvadorren izandako sarraskia. Montano da akusatu bakarra. Gaurko saioan Rene Yusshy Mendoza militar ohiak deklaratu du lekuko gisa.

Mendozaren arabera, Montano Gillermo Benavidesekin bildu zen eta hilketa burutzeko agindua eman zion, eta azken horrek bere esku utzi zion operazio militarra zuzentzea.    

Benavidesi 30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1992an. Urtebete geroago amnistia eman zioten eta 2016an berriro atxilotu zuten zigorra bete zezan.

"Operazio guztia buruzagitza militarrak agindu zuen. Benavidesek esan zidan emandako agindua bete behar nuela eta Montano izan zela Ellacuria hiltzeko agindua eman zuenetako bat. Hori hainbat aldi errepikatu zidan", azaldu du Mendozak epaitegiak.  Montanorentzat 150 urteko espetxe-zigorra eskatzen dute.

Halaber, Alfredo Crisitinai presidente ohia eta haren gobernua nahasi ditu hilketarekin. "Jesuitak hiltzeko operazioaren kontra egongo balitz, hala jakinaraziko zuela esan zuen. Ez jakinarazpenik izan eta, beraz, presidenteak oniritzia eman zuela suposatzen da", azpimarratu du.

Ignacio Ellacuriaren hilketa egotzita Inocente Montano militar ohiaren kontra Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketaren saio guztiak zuzenean jarrai daitezke eitb.eus-en.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Nazioartea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ignacio Ellacuriaren hilketa argitzeko epaiketa