Gizartea -

Harrapatuta geratu direnentzat

Sentsore batek istripuetan harrapatuta geratu direnak detektatzen ditu

Eroritako eraikinen hondakinetako aire korronteak aztertzen dituzte, molekulen irudikapena egin eta inor harrapatuta ote dagoen jakiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zientzialari talde batek lurrikaren edo bestelako hondamendien ondorioz hondakinetan harrapatuta geratu diren pertsonak aurkitzeko sentsore batzuk garatu dituzte. Pertsonen arnasa, izerdi eta azalaren molekulen bidez detektatzen ditu sentsoreak harrapatuta geratu direnak, Journal of Breath Research aldizkari zientifikoak astearte honetan jakinarazi duenez.

Loughborougheko (Ingalaterra), Atenaseko, Dortmundeko (Alemania) eta Babe-Bolyaiko (Errumaniako) unibertsitateek egin dute ikerketa. Eroritako eraikinen hondakinetako aire korronteak aztertu dituzte, horrela molekulen irudikapena egin eta inor harrapatuta ote dagoen jakin ahal den ondorioztatzeko.Zientzialariek hormigoizko eta kristalezko eraikin suntsitu baten egoera irudikatu eta ikerketa egin zuten, zortzi laguntzailerekin.

Sentsoreek ondo funtzionatu zuten eta berehala detektatu zituzten aire korronteetako karbono dioxidoa eta amoniakoa.

Honez gain, beste hainbat osagarri organiko ere aurkitu zituzten ikertzaileek; azetona eta isoprenoa, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea