Gizartea -

Koronabirusa

Musukoa derrigorrezkoa da jada EAEn

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman ditu xehetasun guztiak.

Herritarrak maskara jartzen, Gasteizen. Argazkia: Efe
Herritarrak maskara jartzen, Gasteizen. Argazkia: Efe
Musukoa une oro erabiltzea derrigorrezkoa izango da EAEn gauerditik aurrera

1:58

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Derrigorrezkoa da jada musukoa erabiltzea EAEn, ostegun honetatik aurrera, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak asteazkenean jakinarazi duenez.

Murgaren hitzetan, birusak, "desagertu beharrean, zirkulatzen jarraitzen du", eta horri azken egunotako "infekzioen bilakaera" gehituta, "neurri berriak argitaratzea" erabaki dute, EAE osorako, eta gauerdian jarriko dira indarrean.

Osasun sailburuak zehaztu du maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dela kalean eta espazio publiko itxietan, "pertsonen arteko distantzia edozein dela ere".

Ostalaritzari dagokionez (tabernak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak…), maskara erabili beharko da, eta edaria edo janaria "irensten den unean" bakarrik kendu ahalko da. Gainera, mahai baten inguruan gehienez ere 10 pertsona egon ahalko dira, bai establezimendutik kanpo bai establezimenduaren barruan, eta ordutegia luzatzeko eskariak bertan behera utzi dituzte. Ostalariak izan beharko dira neurriak errespetatzen direla bermatzen dutenak.

Hondartzetan eta igerilekuetan ere nahitaez erabili beharko da maskara "joan-etorrietan", eta etzanda edo leku batean eseritakoan kendu ahalko da, betiere metro eta erdiko tartea gordetzen bada edo pertsonak elkarbizitza unitate berekoak badira.

Gainera, Murgak ez du baztertu pandemiaren bilakaeraren arabera neurri gehiago aplikatzea. Horren ildotik, normaltasun berria oporraldiarekin batera iritsi dela esan du, eta horrek pilaketak egotea eta prebentzio neurriak ez errespetatzea eragin duela nabarmen du.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak gazteen lokaletan eta antzeko ezaugarrietako lokaletan jarduera egotea debekatu du. Halaber, dekretuan, Eusko Jaurlaritzak azaldu du edariak kalean edo gune publikoetan modu kolektiboan edo taldean kontsumitzea, hau da, ostalaritza-establezimenduenak edo antzeko establezimenduenak ez diren guneetan, "osasungaiztasun-egoeratzat" joko dutela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak izango dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" izango da derrigorrezkoa abuztuaren 1etik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur COVID kasuak Maskarak