Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
EBko Auzitegiak oniritzia eman die Espainiako urruntze-aginduei
Neurri horrekin, tratu txarrak egin dituztenek urruntze-aginduak bete beharko dituzte, baita biktimak bikote harremana berreskuratu nahi badu ere.
Erredakzioa
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak oniritzia eman die Espainian emakumeen kontrako indarkeria kasuetan ezartzen diren urruntze-aginduei, eta hemendik aurrera, tratu txarrak egin dituztenek urruntze-aginduak bete beharko dituzte, baita biktimak bikote harremana berreskuratu nahi badu ere.
Auzitegiaren arabera, biktimek zigor prozesuetan parte hartzeko aukera izanda ere, epaitegien erabakiak inposatu egin daitezke.
Hori dela eta, Auzitegiak azpimarratu du indarkeria matxistagatik ezarritako urruntze agindua bete egin behar dela, Justiziaren erabakia delako, tratu txarrak egin dituenak eta biktimak harremana berreskuratu nahi badute ere.
Ebazpenean azaltzen denez, "Estatu kide batek indarkeria matxista babesteko jartzen dituen neurriak" ez dira biktimak babesteko soilik, "gizartearen interes orokorragoa ere" bilatzen du.
Tarragonako Probintzia Auzitegiak eskatuta eman du ebazpena Europar Batasuneko Auzitegiak. Tarragonako Auzitegiak bi herritar zigortu zituen eta urruntze-aginduak ezarri zizkien 18 hilabeterako. Baina agindua urratu eta haien bikotekideekin harremana berreskuratu zuten. Orduan, berriro atxilotu eta zigortu zituzten, ebazpena ez betetzeagatik.
Biktimen babesarekin, zigortuek helegitea jarri zuten Tarragonako Auzitegiaren ebazpenaren kontra.