Itxi

2020/07/15

20:28

Gizartea

KORONABIRUSA

30 haur eta 8 monitore isolamenduan, positibo batengatik, Bilboko udaleku batzuetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udalak Larreagaburuko instalazioak desinfektatuko ditu ostegun goizean eta Udalekuak normaltasunez jarrai daitezke datorren astean.

  • Larreagaburu ikastetxea

    10 egunez isolatuta egon beharko dute. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilboko Larreagaburu ikastetxean egiten ari diren udalekuetan parte hartzen duten 30 haurrek, zortzi begiraleek eta haien bizikidetza-unitateek 10 egunez isolatuta egon beharko dute, udaleku horietan parte hartzen duen nesketako batek koronabirusean positibo eman ondoren.

Bilboko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, Larreagaburu ikastetxean udalekuak kudeatzen dituen enpresarekin harremanetan jarri da gaur goizean, horietan parte hartzen duen nesketako batek koronabirusean positibo eman duela jakinarazteko.

Udalekuak kudeatzeaz arduratzen den enpresa berehala jarri da harremanetan udalekuetan parte hartzen duten adingabeen familia guztiekin, haurrak jasotzera joan zitezen. Udalekuetan parte hartzen duten 30 haurrek, zortzi begiraleek eta bizikidetza-unitateek 10 egunez egon behar dute isolamenduan. Osakidetzak ezarritako protokoloa uneoro jarraituko dute.

Udalak Larreagaburuko instalazioak desinfektatuko ditu ostegun goizean. Udalekuak normaltasunez jarrai daitezke datorren astean haur eta begirale talde berri batekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak izango dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, “esazio publiko itxietan” izango da derrigorrezkoa abuztuaren 1etik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;