Gizartea -

Greba deialdia

ELAk bertan behera utzi du Ambuiberican uztailaren 20tik 27ra egitekoa zen greba

Enpresak eta sindikatuak zazpi puntuko akordioa sinatu dute, eta, horren ondorioz, zentral sindikaletik iragarri dute greba deialdia bertan behera utziko dutela.

Ambuibericaren anbulantzia bat. Argazkia: ELA.
Ambuibericaren anbulantzia bat.
Ambuibericaren anbulantzia bat. Argazkia: ELA.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk bertan behera utzi du uztailaren 20tik 27ra Ambuiberican egitekoa zen greba, COVID-19aren aurkako neurrien inguruan akordioa lortu eta gero. Lanuztea enpresak Laneko Prebentzioari eta Osasunari buruzko araudia eta osasun-garraiorako ez kutsatzeko kautelazko neurriak ez betetzeagatik zegoen deituta. Hainbat epaitan, EAEko Auzitegi Nagusiak neurriak hartzeko eskatu zion enpresari.

Zentral sindikaletik ohar batean adierazi dutenez, greba egitea erabaki zuten, ikusita enpresak epaileen epai horiek bete barik jarraitzen zuela.

Horren ildotik, sindikatuak, enpresak eta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak hainbat bilera egin dituzte, eta atzo, uztailak 16, akordioa sinatu zuten Ambuibericak eta ELAk.

Akordioak oinarrizko zazpi puntu biltzen ditu, besteak beste babes ekipamenduak eskuragarri jartzea; arropak garbitzeko, desinfektatzeko eta jantzi berriak emateko epeak jartzea; eta ITURRI enpresak lan horiek egitea.

Ambuibericak, gainera, beste hainbat konpromisoa hartu ditu, hala nola langileei orain arte egin ez zaien COVID probak egitean, lan-arriskuen ebaluazioa eta bereziki sentiberak diren langileentzako protokoloak eguneratzea, astero baseak desinfektatzea, eta zerbitzuan segurtasun- eta arrisku-gorabeheren aurrean komunikatzeko eta jarduteko oinarrizko protokoloa finkatzea. Azkenik, akordio horretan jasotako puntu guztien jarraipena egiteko batzorde bat jarriko dute martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak ELA EAE albisteak Lana berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak