Gizartea -

Arau Berria

EAEko ikastetxeetan autobabesteko araua jartzeko prozesua hasi da

Euskal gizartearen segurtasuna handitzea du helburu, autobabeserako plan bat izan beharra ezarrita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak, Mari Sol Estebanek, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuordeak, Raul Fernandez de Arroiabek, autobabeserako euskal arau berria EAEko ikastetxeetara zabaltzeko prozesua aurkeztu dute gaur. Arau berria sartzeko, Jaurlaritzak "Administrazioek eta herritarrek lankidetzan jarduteko konpromiso sendoa" ezarriko du, segurtasuna are gehiago indartzeko, "eskola alorrean funtsezko helburua" baita.

Prozesua gaur bertan abiatu da, Arabako ikastetxe guztietako zuzendariekin (guztira, ehunetik gora). Goiz osoan zehar, arau berria ikastetxeetan aplikatzeko eta ikasitakoa langileei azaltzeko behar duten prestakuntza jaso dute zuzendariek. Era berean, "Autobabesa eguneroko bizitzan" hezkuntza-materiala ezagutu dute. 1.000 ale baino gehiago inprimatu dituzte, eta 15.000 baino gehiago, bertsio digitalean, euskal ikasleek erabil dezaten.

Prestakuntza hori Euskadiko Berritzeguneetan ematen jarraituko dute, euskal ikastetxe publiko guztietako 688 zuzendariek jaso arte. Guztira, 17 saio emango dituzte hiru hilabetetan.

Lehenengo etapa hau amaitu eta gero, nozio horiek modu piramidalean zabaltzea nahi dute; zuzendariek irakasleei zabalduko dizkiete, eta irakasleek, ikasleei, baita ikastetxeetako beste langile guztiei ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea