Gizartea -

Ezbehar larria Bizkaian

Motorzale bat hil da Karrantzan, erorikoa izanda

Istripua 20:28 aldera gertatu da BI-630 errepidean, Escrita mendatean. Errepideak Balmaseda eta Karrantza lotzen ditu.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat hil da larunbat honetan, BI-630 errepidean, Karrantzan (Bizkaia), istripua izan ondoren, Ertzaintzak ohar batean jakitera eman duenez.

20:28 aldera, larrialdi zerbitzuei abisua eman diete. Motor-gidari batek BI-630 errepidean erorikoa izan duela jakinarazi du deiak. Errepideak Balmaseda eta Karrantza lotzen ditu, eta ezbeharra Escrita mendatean gertatu da.

Bertaratu diren osasun-langileek motorzalea hilik zegoela baieztatu dute.

Dirudienez, BMW motor bat gidatzen zuen hildakoak. Ertzaintzak istripua argitzeko ikerketa abiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Balmaseda Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak Enkarterri gaur