Gizartea -

Trafiko istripua

Bi pertsona hil dira istripu batean Saratsan (Nafarroa)

Bi ibilgailuk talka egin dute, eta pertsona bat lekuan hil da. Bestea ospitalean zendu da.

Trafiko istripua NA-4101 errepidean. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak.
Trafiko istripua NA-4101 errepidean.
Trafiko istripua NA-4101 errepidean. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira Saratsan (Itza, Nafarroa) izandako trafiko istripu batean. Istripua larunbatean 23:50ean izan da, NA-4104 errepidearen 8. kilometroan.

Nafarroako suhiltzaileek eman dute istripuaren berri. Auto batek eta furgoneta batek talka egin dute. Ibilgailu bateko gidaria, 39 urteko Usurbilgo (Gipuzkoa) bizilaguna, momentuan hil da. Bestea —34 urteko Burlatako (Nafarroa) bizilaguna— Nafarroako Ospitalegunean galdu du bizitza.

Cordovillako suhiltzaileak eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Burlata albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak