Gizartea -

Zierbena

Itsasoan desagertutako bi pertsonetako baten gorpua aurkitu dute Zierbenan

Ertzaintza, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria hildakoarekin batera zegoen beste pertsona baten bila ari dira. Bi gizonak beste lagun batek utzitako laketontzi batean zihoazen.

Bilaketa egiten ari den ingurua.
Bilaketa egiten ari den ingurua.
Arrantzale bat hilik topatu dute eta bestearen bila jarraitzen dute

0:00

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zierbena inguruan (Bizkaia) goizaldetik bilatzen ari ziren bi pertsonetako baten gorpua aurkitu du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdi Zerbitzuak. Sestaoarra zen, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Ontzian zihoan txakurra ere hilik topatu dute.

Lehenengo informazioen arabera, lagun batek laketontzia utzi die arrantzan joateko, eta haiekin harremanetan jarri ezin izan denean, gertakizunaz ohartarazi du. 01:30 aldera eman du abisua, itzultzen ez zirela ikusita.

06:45 aldera aurkitu dute falta zen gizonetako baten gorpua. Ertzaintza, suhiltzaileak, Guardia Zibila eta Gurutze Gorriko kideak beste desagertuaren bila ari dira. Bigarrena santurtziarra da, iturri berdinek azaldu dutenez. Antza denez, aurreneko gorpua topatu, eta handik gutxira Itsas Salbamenduko kideek bigarren desagertua ikusi dute uretan, baina berehala bistatik galdu dute.

De momento se desconoce qué ha podido pasar o cómo ha podido ocurrir el accidente.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Santurtzi albisteak Sestao Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Abanto Zierbena Itotzeak Iparraldeko kostaldea albisteak