Gizartea -

Eraso matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari erasotzea egotzita

Akusatua Gasteizko txakurtegiko langilea da, eta bertako hainbat boluntariori ustez sexu abusuak egiteagatik ere ikertzen ari dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan eta sexu abusuak egiteagatik ikertzen ari diren Gasteizko txakurtegiko langilea bere bikote ohiari erasotzeagatik akusatu dute. Gizonak bikote ohiarengandik urruntzeko agindua du.

Udaltzaingoak aditzera eman duenez, atzo iluntzean atxilotu zuten gizona. Emakumeak, atzoko 17:00ak aldera, Zuiako (Araba) jolas-gune batean jazotako erasoa salatu ostean.

Agenteek bere Gasteizko etxean atxilotu zuten 61 urteko gizona eta hurrengo orduetan pasatuko da epailearen aurretik.

Atxilotua Gasteizko txakurtegiko langilea da eta bere aurkako barne-ikerketa bat zabalik dago, ustez txakurtegiko hainbat boluntariori lan eta sexu abusuak egiteagatik. Salaketa horiek 2018an jarri zituzten iradokizun eta ukitze sexualak egiteagatik, tratu iraingarria izateagatik eta botere gehiegikeriagatik.

Prebentzio neurri gisa, gizona beste udal departamentu batera lekualdatu dute eta zabalik dagoen espedientea Fiskaltzara eraman du beharrezkoak diren jarduketak egiteko gertatutakoa argitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Gorbeialdeko kuadrilla